Falisko

Antzinako Italiako mapa linguistikoa.

Falisko[1] (latinez: Falisci; antzinako grezieraz: Φαλίσκοι) Etrurian, Tiberren etruriar aldean, bizi zen herri italikoa izan zen.[2] Bere eremua egungo Lazion zegoen. Bere hizkuntza, faliskera deitua, latinaren senide hurbila izan zen. Etruskoekin harreman politiko eta sozial handiak mantendu zituzten, Etruskar Ligaren kideak izanik. Hori zela eta, Erromak menderatuak izan ziren.

  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 9 or..
  2. Adams Holland, Louise. (1925). The Faliscans in prehistoric times. American Academy in Rome.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search